Fisikoki, arrain txikia da, hiru edo lau urtez bizi daiteke eta 20 cm izatera heldu daiteke. Bere sabela zilar kolorekoa da eta goiko aldea gris-urdin kolorekoa. Antxoa arrain emigrantea da. Bere izen latinoa “Engraulis” da eta harrapaketa zonaldea kontutan izanik, bere bigarren izena aldatu egiten da eta, honekin, baita bere haragiaren kalitatea ere. Serrats Kontserbetan kalitaterik goreneko bokarta erabiltzen dugu, “Engraulis Encrasicholus” hain zuzen, Bizkaiko Golkoan harrapatua, bere momenturik hoberenean, apirila eta ekaina bitartean. 100 metro baino gehiagoko hondoan bizi arren, udaberrian eta udan harrapatzen dira ugaltzeko ur-azalera igotzen baitira. Sasoi honetan euren koipea gehitu egiten da, eta baita bere zaporea ere.
Ongi etorri gure online gourmet dendara. Hemen arin, eroso eta modu seguruan eros dezakezu Kantauriko antxoa onenen aukeraketa kontserban.